Jon Arbizu
Centro de Comunicación Internacional, S.L.-ko gerentea
Centro de Comunicación Internacional, S.L-ko (CCI) gerentea da Jon Arbizu iruindarra. Euskara, ingelesa eta gaztelania menperatzen ditu eta 1994tik aitzina dauka enpresa hori zuzentzeko ardura. Itzulpenak, idatzizkoak, eta interpretazio lanak, ahozkoak, egiten dituzte bertan. Donibanen, Iratxeko Monasterio kaleko 24. zenbakian kokatua dago bulegoa, Nafarroako Auzitegiaren ondoan, hain zuzen ere. Izan ere, epaitegietan bertan ere lan egiten dute, interpreteen zerbitzua eskainiz. Mota guztietako bezeroak dituzte eta gai guztietako
lanak itzultzen dituzte. Zortzi langile ditu enpresak, baina urtean 60 bat kolaboratzailerekin egiten dute lan. Hiru departamentu dituzte: nazioartekoa, euskarakoa eta interpretazio
sozialekoa. Hartara, sektore honetan enpresarik handiena da Nafarroan.
Horizonte empresarial (12/2009)
viernes, 11 de diciembre de 2009
Suscribirse a:
Entradas (Atom)