jueves, 23 de abril de 2009
viernes, 3 de abril de 2009
Administrazioarekin euskaraz
Gaur, berriro jo behar izan dut administraziora. Eta betiko amorrua sentitu dut, euskaldun gehienok sentitu ohi duguna administrazioaren aurrean izapide bat edo beste egin behar dugunean.
Ahozko hartu-eman bat denean, denok sentitzen gara deseroso euskaraz hasiz gero “Hablame en castellano, que no sé euskera” erantzuten digutenean, eta hotz iruditzen zaigu elkarrizketa honela hastea: “Euskaraz badakizu?” edo “¿Hablas euskera?”. Ez legoke gaizki funtzionarioek eramatea bereizgarriren bat, euskalduna dela erakusten duena, horrela ibili behar ez izateko.
Hartu-emana idatzizkoa bada, errazagoa da. Instantzia euskaraz idazten dugu, ezkutuan bezala, egoera deserosorik sortu gabe. Baina orduan kezka hauek asaldatzen gaituzte: “Zer egin behar dute orain idazkiarekin? Itzuli? Denbora gehiago eskatuko du horrek? Luzatuko da prozesua horregatik? Azkenaren atzean jarriko dute nire idazkia, nahita, euskaraz idazteagatik? Nola erantzungo didate? Erantzunean erabilitako hizkuntza aukeraketarekin ados ez banago, kexa bat idatziko dut?”... Eta, azkenean, erdaraz idaztea erabakitzen dugu. Tamalgarria, baina hala da.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)